Saioa

Etxebarria

Arte diseinua, grafismoa
eta kamera Islandian

Saioa Etxebaria Herrero (Bilbao, 1978) Arte Ederretan lizentziatua (EHU) da eta ESDEN-en Proiektuen Kudeaketa Masterra egin zuen. EiTBren grafismo beka lortu zuen 2006-2008 bitartean. Vizrt enpresaren bitartez, honelako telebista kateetan lan egin du formatzaile eta diseinatzaile giza:
RTP Portugal, Espainiako eta Frantziako Canal +, Sarajevoko Al Jazeera eta Bruselako Videohouse-n.

 

Bere lan artistikoak zuri-beltzezko erretratuen argazkilaritzaren argian sakontzen du, Esenciales-en antzera edo diziplina anitzeko lanetan bezala (De la A a la B, adibidez), gizakiaren pauta automaten behaketan oinarritzen dena.
 

Etxebarriak honakoetan erakusketak izan ditu: Getxoarte, Expodistrito Bilbao, Camargoko Arte Elektronikoaren Festibala, D-Spacio edo Madrilgo Rina Bouwen galerian.
 

Ikus-entzunezko proiektuetan parte hartu du, ekoizpeneko taldekide bezala, script, zuzendaritza eta arte laguntzailea edo 2014ko Borja Cresporen film luze Neuroworld-eko kameralari finko moduan.
 

Irrintziaren Oihartzunak (2016) produktore lankide eta argazki zuzendari bezalako bere lehen filma da. Lurralde Hotzak -eko ekoizpenean, arte eta diseinuan lanetan aritu da. Une honetan bere lehen argazki liburua lantzen ari da De Sol y de Sombra.

© 2018 COLD LANDS - LURRALDE HOTZAK