Produktorea, zuzendaria,
gidoigilea, argazkigintza,
ahotsa

Iratxe Fresneda Delgado (Bilbao, 1974) Ikus-entzunezkoetan doktorea eta Ikus-entzunezkoen Saileko irakaslea da UPV/EHU-n 2014 geroztik.

Gidoia II ez-fikzioa eta  Generoa, Irudia eta Nortasuna irakasten du. Era berean, UPV/EHUren Ikasketa Feministak eta Generokoak unibertsitate-masterreko irakasle da.

Bere doktore-tesia Eusko Jaurlaritzaren beka eskuratu zuen, bertan, Lars von Trier zuzendariaren zinematografia-lanetako emakumezkoen estereotipoak aztertu zituen.

Irakasle bisitari izan da Nevadako Unibertsitatean (Reno, AEB), Lund-eko Unibertsitateko Zinemagintza Sailean (Suedia) eta Toulouse II - Le Mirail Unibertsitatean (Frantzia).

 

Eskandinabiako zinemagintzan aditua, bere ikerlana, mintegi, kongresu eta argitalpen akademiko desberdinetan zabaldu du. Nazioarteko ikerketa proiektuetan parte hartu du, besteak beste RIVIC (Red Interdisciplinar Internacional sobre las Verdades de la Imagen Hispánica Contemporánea), MAPCOM I+D proiektuan eta berak zudenduriko BROEN ikerketa proiektuaren bitartez. Une honetan IkerFESTS UPV/EHU-ko ikerketa proiektuaren partaidea da.

 

Zuzendari, eta gidoigile lanetan hasi zen Euskadi Irratiko (EiTB) hainbat kultura-programatan. Idazle, programatzaile eta zinema-kritikari, gaur egun, hainbat  zinema eta kultura erakunderekin parte hartu eta kolaboratzen du, besteak beste "Sunday in the country" ( Polonia) Europako Zine akademiak antolatua (EFA) 2016an, Cervantes Institute Praga (República Checa), Center for Basque Studies Reno (EE.UU.), Bartzelonako Beckett Obrador Internacional de Dramaturgiarekin, Loraldia edo Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao-rekin beste askoren artean.


Irrintziaren Oihartzunak (2016) lehendabiziko filmaren ondoren zinemagintzaren erregistroaren trilogian ari da lanean: Irrintziaren Oihartzunak (2016) Cold Lands (2018) eta Tetuán, Tiṭṭawin, Begiak (2020).

Iratxe

Fresneda

© 2018 COLD LANDS - LURRALDE HOTZAK